Info
Selektah Kolektiboaren garaian mundu mailan ezagunak ziren taldeekin aritzeko aukera izan genuen. 21. mende hasieran, Kubako Orishas taldea famatua egin zen gure artean. Rap errtimoak son kubatarrarekin nahasteagatik egin ziren ezagun eta konbinaketa horrek oso erakargarri eta berritzaile egiten zituen.
Kontzertua aurretik, backstage deitzen duten gelan, berotzen :-)
Euskal Herirra kontzertua ematera etorri zirenean, taldearen aurretik emanaldia eskaintzeko aukera eman ziguten. Donostiako Amarako frontoian izan zen. Jende asko bildu zen baina onartu beharra dago garai hartan oraindik Selektah Kolektiboa ez zela batere ezaguna eta jende gehiena Orishas ikustera joan zela. Talde ezagunen telonero izateak duena da, jendea oraindik hotz dagoenean berotzeko ahalegina egitea zein zaila den. Beti bezala, ahal bezain ondo egin genuen :-)
Molte Mc, Wanka eta Daddy Jeff ahotsetan eta aztean, Zigor DZ biniloekin.
Daddy Jeff eta Zigor DZ.
Argazkien egilea: Jon Larrea.
Eskerriik asko.